XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez dut, beraz, hemen berriro gai hori ukituko, bai, ordea, hauxe esango: ritmoa beti dute bertsoek, behar bezala eginak baldin badira.
Gehienez ere bertsoen gure irakurraldiak ez du agian ritmorik izango (?), bertsoak behar den bezala eta poetak bere baitan irakurri zituen bezala irakurtzen ez baditugu.
Horretarakoxe da, hain zuzen, bertso haien eta besteren azterketa: poetak berak nola irakurri zituen asmatzeko.
Irakurleari lana erraztu egin behar zaiola eta hitzak diren eta hiztegian dauden bezala ez, baina aldakuntza fonetiko guztiak eginik eta markaturik eman behar zaizkiola? Ni ez naiz, lehenxeago esan bezala, eritzi horretako.
Irakurleak, nonnahiko irakurleak, ez bait ditu bertsoak komunzki ritmoa (indar azentua duten hizkuntzetan beretan ere) gehiegi nabarmenduz eta mailuz ingudean joaz bezala hitzak irakurtzen, hitz laua bailitza baizik.
Aski da horretarako bertsoz eginiko antzerki bat ikusi izana, antzeslariak itxurazkoak baldin badira bederen.
Gainerakoa ez da irakurlearen egitekoa, ikerlariarena baino.
Horrezaz gainera, fonetika aldakuntzak ia beti bertso gutxitan gertatzen direnez gero
Etxepareren lehen lau bertso hauetan, esate baterako.
21. Zerk ematen dio, beraz, bertsoari ritmoa?(...).